ERABILTZAILEEN OHARRAK

 

Egiten ari zen denboran, Nola Erran hiztegiari oharrak, iradokizunak eta zuzenketak egin dizkiete erabiltzaileek. Horretarako sarean ireki zen bide berezia, hiztegia bururatu ondoan ere, erabiltzeko gisan atxiki da.

Frantsesezko sarrera bakoitzaren hastapeneko orrian, eskuinaldean, ikur berezi bat ( ) bada. Hartan klikatzean, oharleku bat irekitzen baita, erabiltzaileak hor aurkituko du sarrera horri dagozkion bere oharren egiteko tokia. Ikur bera Nola Erran hiztegiaren hastapeneko orrian ere agertzen da; erabiltzaileek hor egiten ahalko dituzte ohar orokorrak, edo sarrera berrien sortzeko galdeak.

Helburua ez da hiztegi gorabeherez eztabaidagune baten sortzea, baizik ere, eta soil-soilik, hiztegiak dituen mugak eta irizpide edo hautu orokorrak atxikiz, erabiltzaileen laguntzari esker haren hobekitzea.

Ez zaie batbederazka ihardesten ahalko ohar horiei. Halere, epe baten barnean irakurriko dira, eta Nola Erranen egiteko finkatuak izan diren jokamolde eta irizpideekin bat egiten duten neurrian, kontuan hartuko dira.

Laguntza hori emanen duten guziei, aitzinetik, milesker.