AHOLKULARIAK
Nola Erran hiztegia 2009 eta 2013 urteen artean egina izan da. Lehenik, prestatzeko garaian, gero lehenbiziki letretako sarrerak egitean, eta ondotik, gainerateko letrak argitaratu arau, anitz jendek lagundu dituzte hiztegiaren egileak.
- Hiztegi lana hasi aitzinetik beretik, I. Sarasolak, lan egiteko moldeez eta bete beharreko baldintzez, aholku baliosak eman ditu, hiztegigintzan zuen esperientzia eta jakitatea gogo onez partekatuz.
- Lehen letretako sarrerak egiterakoan bereziki, beren aholkuak eman dituzten laguntzaileen artean oroz gainetik eskertzekoak dira: A. Arkotxa, A. Dufau, I. Epelde, J. Haritschelhar, A. Luku, P. Sudupe, eta X. Videgain.